Urtarrilaren 30eko greba orokorra Lasarte-Orian.
U30EKO GREBA OROKORRA
Duintasuna aldarri eta helburu

Txintxarri Aldizkaria 2020 urt 30 Ekonomia

Ehunka eta ehunka herritar manifestatu dira gaur arratsaldean Lasarte-Orian barrena: pentsio, lan eta bizitza duinen alde irten dira kalera, greba batzordearen deiari erantzunez. Pentsionistak, langileak, gazteak, mugimendu feministako kideak... Lan munduko prekarietateak astintzen dituen kolektibo guztiak jarri dira aldarrikapen afixaren atzean.