Alarma egoera berria eta COVID-19aren aurkako neurri bereziak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Kirolak ere jasan du jarraibide horien eragina eta lehiaketak bertan behera geratu dira. Lasarte-Oriako kirol elkarte batzuek ere euren jarduna moldatu dute. COVID-19aren hedapenaren aurkako neurri berriek kirolean ere izan dute eragina. Azken astean, kirol batzuetako lehiaketak murriztetik jarduna guztiz etetera arte iritsi da. Aurreko asteko ostiralean, urriaren 23an, Gipuzkoako hainbat herritan birusak zuen intzidentzia ikusita, futbol, saskibaloi zein boleibol federazioek bi astez euren ligak etenda egongo zirela jakitera eman zuten. Era berean, urriaren 25ean ospatu behar zen Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna bertan behera geratu zen, gure inguruko hainbat herri alerta gorrian zeuden eta. Eusko Jaurlaritzak urriaren 26an argitaratutako dekretuak, ordea, gehiago murriztu du kirol taldeen jarduna eta batzuek etetea erabaki dute.
Buruntzazpi txirrindularitza eskolak, lehiaketetan eta entrenamentuetan etena

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 30 Kirola

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kideek ezin izan dute errepideko denboraldia amaitu

Saskibaloi taldeen jarduna etenda

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 30 Kirola

Futbolean, erabaki ezberdinak

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 30 Kirola