Neurri berriek kirolean eragina

Atletismoan, neurri berrien eragina ikusteko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 12:49

Ostadar Atletismo saileko kideak entrenamendu saioekin jarraituko dute; txapelketak, ordea, 2021 urtera arte atzerratuko direla uste dute

Ostadar Atletismoa saileko kideek proba libreko lehiaketa izan zuten asteburuan Anoetako miniestadioan, baina urtarrilera arte beste lehiaketarik izango ez delaren susmoa dute  taldeko arduradunek. "Bagenekien bezala, ez da eskola mailako lehiaketarik antolatuko 2021. urtera arte eta federatuenak ere, data horretara arte ez direla egingo uste dugu".

Neurri berriek oraindik nola eragingo dien jakiteko egun batzuk beharko dituztela aurrera dute. Hala ere, egoera aldakor honetara moldatzen joango direla adierazi dute.