Neurri berriek kirolean eragina

Boleibolean, lehiarik ez baina entrenamentuekin aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 09:12

Ostadar Boleibol taldeko kideak denboraldiko lehen partida jokatu ezinik geratu ziren asteburuan

Irekiera txapelketako lehen bi jardunaldiak ez dira jokatuko, baina Asier Acuriolak aurreratu digunez, "egoera aztertuta, hirugarren jardunaldia ere bertan behera geratuko dela dirudi. Lehiaketa hamabost egunen ostean berriro ere martxan jartzen bada miraria izango da. Baina itxaron beharko da, ez dago besterik".

Taldeak entrenamenduekin jarraituko du, baina mugikortasun murrizketek eragina izango dutela uste du. "Donostiako jokalariak ditugu eta ziurrenik ezingo dira saioetara etorri".

Gainera lehiaketarik ez egoteak entrenamenduetan eragina duela ere azpimarratu du: "Lehiakortasun gutxiago dago".