Neurri berriek kirolean eragina

Ipar martxako kideek entrenamendutak bakarrik eten dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 12:54

Ostadar Ipar martxako kideak entrenamentuak eten dituzte, baina ikastaroak eta hileroko ibilbideak egingo dituzte

Ostadar Ipar Martxako kideek Buruntzaldeko Ibilbideen Egunarekin bat egin behar zuten, urriaren 25ean, igandez. Hileroko irteera zuten aurreikusia Lasarte-Oriatik Aginagara baina, ekimenaren antzera, bertan behera utzi zuten ibilbidea.

Astean bitan asteazken eta osteguneran dituzte entrenamendu saioak eta oraingoz arazorik gabe ari ziren lanean. Tamalez, Ostadar Ipar Martxako arduradun Rosa Ormazabalek neurri berriak aztertu ostean, entrenamendu saioak etengo dituztela jakitera eman digu; ez, ordea, hileroko irteerak edo pilatwalk eta mendi teknikako ikastaroak.