Neurri berriek kirolean eragina

Intzako seniorrak, ezin Ezker hormako lehen fasea amaitu

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 12:46
Arg.: Txema Valles

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak martxan dauden lehiaketak bertan behera utzi ditu eta Eusko Jaurlaritzak baimena eman bezain pronto lehiaketak berrekingo direla jakitera eman du

Neurri honek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari eta Enrique Abril Errebote Txapelketari eragingo die neurriak. Intza pilota elkarteko 2. mailako kadeteei ez die asko eragingo, Ezker Hormako lehen faseko azken partidak jokatu baitzituzten aurreko asteburuan. 2. mailako seniorrek, berriz, lehen fasea amaitzeko bi jardunaldiren faltan daude. Partida guztiak irabazi dituzte eta eten honek eragin ahalko die.