Endika Marrahi saskibaloi ataleko arduradunak jakitera eman duenez, epe horretan ere ez dute entrenamendurik izango. "Informazio berri asko daukagu eta ondo aztertu nahi dugu erabaki zuzen bat hartzeko", azaldu du.
Estatistikoki, Euskal Saskibaloi Federazioak egindako neurketaren arabera, saskibaloi jokalarien artean kutsatze portzentaje txikia egon dela jakitera eman digu. "Horrekin euskal taldeen lana goraipatu behar dugu, ez delako erraza", adierazi du.
Baina egoeraren garapena ikusi beharko dela ere azpimarratu du. "Kirolak betetzen duen funtzioa ezinbestekoa da, baina argi daukagu egoera zein den ere".