Neurri berriek kirolean eragina

Buruntzazpi txirrindularitza eskolak, lehiaketetan eta entrenamentuetan etena

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 12:55
Arg.: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kideek ezin izan dute errepideko denboraldia amaitu

Aurreko asteburuan, junior, zein kadeteen taldekako erlojuaren aurkako Gipuzkoako txapelketa jokatu behar zuten baina bertan behera utzi zituzten, baita asteburu horretako eta honetako bestelako lasterketak ere. 

Neurri berriak indarrean, entrenamenduak eten dituzte. Eta egoera aztertzeko bilduko direla jakitera eman digute txirrindularitza eskolako kideek.