"Egunero Federazioko eta Udal Kirol Zerbitzuko informazioa jasotzen dut eta horren arabera, moldatzen ditut gure protokoloak entrenamendu saioak aurrera eraman ahal izateko. Gero, gurasoei eta entrenatzaileei horren berri eman behar zaie".
LOKE gimnastikako arduradunak entrenamenduetan burbuila modura lan egiten dutela azaldu digu. "Taldeka entrenatzen dugu; sei gimnasta gehienez. Gainera, gimnastak indibidualki egiten dute lan, eta entrenamendu osaoan zehar, gimnastek eta entrenatzaileak musukoa jarrita daramate". Eta horrela lan egiten jarraituko dute egoerak hobera egin arte.