Neurri berriek kirolean eragina

Errugbi eskola jarduerarik ez du izango

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 09:14

Beltzak Errugbi Taldea alarma egoerako neurrietara aurreratu zen eta asteburuan, "erantzunkizunez jokatuz", eskolako maila guztiak (10, 12 eta 14 urtez azpikoak) bertan behera geratzen zirela jakitera eman zien ohar bidez taldeko familia eta jokalariei

Era berean, senior taldeak lanean jarraituko duela iragarri du, baita gure jokalari eta familiekin harremanetan egongo dela ere. 

"Egokia iruditzen zaigu gure jarduera gelditzea agintariek neurri zorrotzagoak hartu aurretik, espero dugu klubaren egoera ulertzea. COVID-19aren aurkako neurri guztiak hartu arren, uste dugu denon osasuna garrantzitsuagoa dela", adierazi dute.