HERRIKO MERKATARITZAREN EGOERA

Poliki-poliki, martxa hartu nahian

Irati Zatarain - Iñigo Gonzalez Sarobe 2020ko mai. 30a, 11:28
Herritarrek erosketa poltsekin edo karruekin egiten dituzten joan-etorriak gero eta ohikoagoak dira. Komertzio gehienek lanari ekin diote, baina ez guztiek.

Konfinamendua arintzen doan heinean, herriko merkatari, ostalari eta enpresak –ez guztiak– eguneroko martxa hartzen saiatzen ari dira, zailtasunak zailtasun, beti ere beharrezko segurtasun eta higiene neurriak hartuta. Gremio eta sektore desberdinetako protagonistekin harremanetan jarri da Txintxarri aldizkaria, euren errealitatea zein den ezagutzeko.

1504. zenbakiko orri zentraletan herriko komertzio, ostalari eta enpresen egoera zein den aztertu nahi izan dugu, Lasarte-Orian lanean ari diren hamabost merkatarirekin harremanetan jarrita:

  • Noaoa Bidaiak agentzia
  • A2car tailerra
  • Maite Estetika zentroa
  • Antza inprimategia
  • Artizar, Jalgi eta Buenetxea tabernak
  • Luiscar garraio enpresa
  • Larre eta Txitxardin jatetxeak
  • Arregui elektrizitatea
  • Alba Moda
  • Patxi Larrañaga harategia
  • Berasategi kafeak
  • Meka Leku akademia

Asteburuan zehar igoko ditugu artikulu guztiak. Astirik ez baduzu irakurtzeko, ez larritu, astelehenean bilduko baititugu guztiak, kanal berezi batean. Aurreneko bostak, gaur publikatuko ditugunak, albiste honen azpialdean topatuko dituzu.

Ostalariak eta Aterpea

Erreportajea osatzeko, jaso dugu Lasarte-Oriako Ostalaritza taldeak bihar egingo duen ekintzari buruzko informazioa: 18:00etan manifestatu egingo dira tabernariak, Okendotik hasita.

Aterpea Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko lehendakari ohi Ramon Ormazabalen adierazpenak ere jaso ditugu.