Herriko merkatarien egoera - A2car tailerrak

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020ko mai. 29a, 13:22
Asier Iribar, bezero baten autoa desinfektatzen, tailer atarian.

Zumaburu Plazako tailerreko ateak zabalik ditu A2carrek maiatzaren 11tik, Asier Iribar arduradunak zehaztu duenez. "ABEE egoeratik atera nuen langile bat eta biok hasi ginen bezeroak artatzen egun horretan".

egurtasun eta higiene neurri zorrotzak ezarri dituzte lan egiteko: bezeroek ezin dute tailerrera sartu, zuzeneko kontaktua ahalik eta gehien saihesteko; maskara babesgarriak eta eskularruak jantzita, ibilgailuak bi aldiz desinfektatzen dituzte –konponketak egiten hasi aurretik eta jabeari entregatu baino lehen–; eta autoen barrualdea material babesgarriekin estaltzen dute, plastikoarekin, konponketak egiten hasi aurretik. Tailerra berrireki zutenetik, ez zaie lanik falta.