Herriko merkatarien egoera - Larre jatetxea

Irati Zatarain 2020ko mai. 29a, 13:24
Arantxa Zubillagak datorren astean zabalduko du Larre.

Egoera berriarekin aldaketak etorri dira Larrera. Orain arte jatetxe bezala ezagutzen genuena, hemendik aurrera taberna moduan soilik irekiko ditu ateak. "Ilusio handiz" hasten dute bide berria eta Zabaleta auzoan taberna giroa sortzeko irrikitan daude.

25. urteurrena ospatuko dute urte bukaeran, eta, Arantxa Zubillaga jabeak aipatu duenez, jatetxe bezala ez funtzionatzearena "aurretik pentsatua" zeukan. "Orain, egoera berri honetan, zailtasunak izango ditugu, eta erabaki hori hartzera bultzatu nau".

Larre itxita egon den bitartean, komunean obra egiteko aprobetxatu dute, eta, dena garbitzean, ateak zabalduko dituzte berriro, segurtasun eta osasun neurriak kontuan hartuta.