Herriko merkatarien egoera - Maite Estetika

Irati Zatarain 2020ko mai. 30a, 10:00
Uistin kaleko Maite Estetika lehenengo fasetik zabalik dago.

30 urte baino gehiago dira Maite Estetika Zentruak ateak ireki zituela Lasarte-Oriako erdigunean. Urte guzti hauetan horrelako egoera inoiz ez dutela bizi baieztatzen du negozioko arduradun Maite Arroyok. 

Alerta egoeran noski, itxita egon da zentrua baina lehenengo fasea hasi zenetik eta garbitasun neurri guztiak kontutan izanik ateak zabaldu zituzten ilusio handiz, beti ere aurretik ordua hartuta. Estetika, manikura, pedikura, makillajea, aurpegi eta gorputz tratamentuak, solariuma, depilazioak... bezeroarekin kontaktu zuzena dute langileek, horregatik segurtasun berme guztiarekin daude lanean.

Protokolo bat ere ezarri behar izan dute eskuak ondo garbitu hasieran eta ondoren, oinetakoak desinfektatu, musutakoak jantzita uneoro. Ez du batere errazten egoera honetan lan egitea, baina osasuna lehenetsi dute eta horrela jarraituko dute gogo handiz.