Herriko merkatarien egoera - Buenetxea taberna

Irati Zatarain 2020ko maiatzaren 30a

Maiatzaren 11n igo zuen pertsiana Yolik, tabernaren jabeak. Lehenengo egun hori izan zen zailena, bere hitzetan, baina egunak pasa ahala moldatu dira egoera berrira eta gustura ari dira, "oso-oso lanpetuta" badaude ere. Bezeroak terrazetan artatzen dituzte nagusiki.