Herriko merkatarien egoera - Patxi Larrañaga harategia

Irati Zatarain 2020ko mai. 31a, 10:00

Herritarrak ohitzen hasi direla baieztatu du Larrañaga-Iparragirre familiak. Hasieran, bezeroak "urduri eta presaz" etortzen ziren harategira, eta leher eginda bukatzen zuten hiruek.

Segurtasun neurriekin lan egiten dute, noski; maskararekin egun guztian egoteagatik itotze sensazioa dutela baieztatu dute.