Herriko merkatarien egoera - Antza inprimategia

Irati Zatarain 2020ko mai. 29a, 13:27

Oriako industrialdean kokaturik dagoen grafikagintza enpresa da. Jarduera nagusia aisialdiarekin, kulturarekin eta paperezko komunikabideekin lotuta dute. Sektore horiek, koronabirusa dela eta, geldialdi bat izan dute, eta horrek beraien jardueraren beherakada larria ekarri du. 

Antzak eskeintzen dituen zerbitzu motagatik, telelanaren bidez,  ekoizpen-jardueraren     %8a baino ezin dute egin. 
Gaur egun, %40ko okupazioan daude eta aldi baterako lan-erregulazio egoeran. Etorkizuna zalantzazkoa da, susperraldia motela izaten ari da baina haien bezeroen babesarekin aurrera ateratzea eta lanpostu guztiei eutsi ahal izatea espero dute.