uzt 19 Euskara
Bi etxe edo bi etxe ilararen arteko pasabide estua da karkaba bat, kale izatera iristen ez dena. Gure udalerrikoa Kale Nagusian dago eta Santa Ana izena hartzen du honezkero desagertua dagoen izen bereko etxebizitza bat zegoelako bertan. Etxelaster edo Zokoillunbe izenez ere ezagutzen omen zuten herritarrek eraikin hori. Zenbait dokumentutan topatutako forma gehiago ere erregistratu dituzte Lasarte-Oriako Udalak eta Aranzadi Elkarteak gure herriko toki izenei buruzko toponimia.lasarte-oria.eus webgunean: Santanaenea, Casa Sta Ana, Santa Ana, Santa Anako Karkaba, eta abar.