EDUKI BABESTUA

Ehunka toponimo ditu lats, erreka edo ubide artean dagoen tokiak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 16:07

www.toponimia.lasarte-oria.eus

Beste asko bezala, grezieratik dator toponimia hitza, topos (leku) eta nomos (izen) hitzak batzetik. Elkartuak izan ziren termino horiek ongi adierazten dutenez, toki izenak aztertzen dituen onomastikaren ataletako bat da. Toponimoak oso praktikoak eta erabilgarriak dira, izan ere, eguneroko zeregin askotarako balio dute. Esate baterako, bi pertsonak elkartzeko hitzordu bat jarri behar badute nonbait, leku izen bati esker jakingo dute zehazki nora joan behar duten. 

Lasarte-Orian baditugu zientoka toponimo, herriaren izenaren lehen hitzetik beretik hasita: lats, erreka edo ubide artean dagoen tokia da Lasarte. 1986eko otsailaren 15ean, udalerri independente gisa eratu zutenean bilakatu zen auzo hori izen ofizialaren parte. Beste adibide bat izan daiteke Buruntza mendia (artikulu hau ilustratzen duen argazkia bertako tontorretik atera dugu), Andoain, Urnieta eta gure herriaren artean dagoen 400 metro pasatxoko lur zatia.

Ziur asko gehienentzat mendia izango da ezagunena, baina, Lasarte-Oriako Udalaren toponimiari buruzko webgunean sarrera gehiago topatuko dituzte herritarrek, eta jakingo badagoela herrian kale bat Buruntza izena duena, non eta Andatza plazaren parean, beste mendi baten izena hartu duen enparantzan... Erakunde horrek Ikermap enpresarekin batera prestatutako atari digital horretan bitxikeria hori eta askoz gehiago topatuko dituzte bertan nabigatzen dutenek.

Lehen lana, 1989an

Lasarte-Oriako toponimiari buruzko lehenbiziko lana Aranzadi Zientzia Elkarteak egin zuen, 1989an. "Bilketa lan bikaina" izan zen eta batez ere ahozko lekukotzak jaso zituzten. Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko 2001eko ordenantzak udalerriko toponimia guztiarekin izendegi ofizial bat eratu beharra ezarri zuen. Udalak, 2016an, Ikermap enpresari enkargatu zion azterketa toponimiko bat egitea, nomenklator hori prestatzeko. Bi urte geroago argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Erlazionatuak