Animatu eta jokatu Lasarte-Oriako toponimiari buruzko galdera lehiaketa!

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 6a, 13:16

Argazkia: 'El mundo laboral de Lasarte-Oria' (Antxon Aguirre Sorondo).

Toponimiari buruz galdetu eta erantzun, Lasarte-Oriaz eta bertako toki izenez ikasteko. Hori da Lasarte-Oriako Udaleko Euskara sailak eta TXINTXARRI-k hilabete honetan erabiliko duten dinamika, hiru astetan zehar www.txintxarri.eus atari digitalean aurrera eramango duten lehiaketaren bidez: hilaren 6tik 12ra, 13tik 19ra eta 20tik 26ra hamarna galdera erantzun beharko dituzte jokalariek.

TOPONIMIA I - GALDERAK ERANTZUN HEMEN

TOPONIMIA II - GALDERAK ERANTZUN HEMEN

TOPONIMIA III - GALDERAK ERANTZUN HEMEN

Galdera guztiak (gogoratu 30 direla guztira, astero hamar) asmatzen dituztenen artean nekazal etxe batean gau eta gosari bana zozkatuko ditugu, bi pertsonarentzat. Inork ez balitu denak ongi erantzungo, gehienak zuzen egin dituztenetako batek irabaziko du. Parte hartzeak berak ere izango du saria, izan ere, lehiaketak egitera animatzen diren guztietako batek Avenida taberna-jatetxeko bi menu berezi (asteburukoak) poltsikoratuko ditu. Hilaren 28an iragarriko dugu saridunak nortzuk diren.

Informazio gehiago topatuko duzue TXINTXARRI aldizkariaren webgunearen Toponimia kanal berezian.

Parte hartzeko jarraibideak

Lasarte-Oriako toponimiari buruzko hiru lehiaketa aurrera eramango ditugu hilabetean zehar. Hamar galdera izango ditu bakoitzak.

• Ez dago denbora mugarik. Ez izan presarik galderak erantzuteko. Jokatzen hasten zaretenean nahi adina denbora har dezakezue, hori bai, zabaldutako leihoa ez itxi!

• Erantzunak, webgunean. Lehiaketako 30 galderen erantzunak toponimia.lasarte-oria.eus atari digitalean topatuko dituzue. Beraz, sartu webgune horretara eta saltseatu. Ez zaizue damutuko.

• Gutxienez 18 urte eta partida bakarra pertsona bakoitzeko. Lehiaketetan parte hartzeko gutxieneko adina 18 urtekoa da eta partaide bakoitzak behin bakarrik jokatu ahalko du, ez gehiagotan.

Erlazionatuak