mar 03 Gizartea
Sardina gaixoa ehortzita bukatu dira aurtengo Inauteriak. Beltzez jantzita batzuk, kalez besteak, eta baten bat mozorrotuta ere bai, jende andana abiatu da hil berri den arrainaren eta bere heriotzagatik negar batean aritu diren senideen atzetik. Gorpua erretzeak sortutako sua itzaltzearekin batera piztu dituzte zezensuzkoak LOZET elkartekoek, eta korrika ibili dira Kale Nagusian barrena. Datorren urtean, gehiago.