Basoko izakietako batzuk, landareak kasu honetan, 'gizakitu' eta txantxo bilakatu dira. Ondoren, herrira etorri dira eta lasarteoriatarrekin urteroko akordioa berritu dute: ordain bat jaso dute eta trukean ez dute gaitzik eragingo edota uztarik hondatuko. Ituna benetan serioa dela argi uzteko, azken urtean adostutakoa bete ez duen Kaxkamalo zigortu eta suaren garretan kiskali dute.