Biolin eta zeharkako flauta jotzaile taldeak eman dio hasiera kontzertuari, eta horien ostean piano jotzaileak izan dira protagonistak. Biolin jotzaileek ere erakutsi dute gero ikasturtean zehar ikasitakoa, biata gitarra jotzaileek ere. Emanaldi ederra eskaini dute Udal Musika Eskolako kide diren musikari guztiek, eta iluntze atsegina igaro dute horiek ikustera bertaratu diren senide, lagun eta herritarrek.
Inauterietako lehen hitzordua izan da kontzertu bufoa, baina ez bakarra; gaurtik, eta astelehenera bitarte izango baitute lasarteoriatarrek non eta zerekin gozatu.