Inauteri igandea: erraldoi eta buruhandi artean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 3a, 11:50

Inauterietako egun handiaren ondorengoa ez da askok espero zezaketen bezain makala izan. LOZET elkarteko erraldoiak eta buruhandiak eta Oaintxe in deu! txarangako kideak arduratu dira igande goiza alaitu eta bezperako parrandatik osatzen ari zirenak lozorrotik esnatzeaz. Erdigunean barrena ibili dira.