Lasarte-Oriako Udalak herri-galdeketa egingo du aste honetako igandean, apirilak 25: lurrazpiko zabor-edukiontziak mantentzearen edo kentzearen aldeko iritzia emateko eskatu die lasarteoriatarrei. Herriko eragileak eta alderdiak hasi dira erreakzioak plazaratzen. Kontsulta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Bozka herriko puntu hauetan eman daiteke: Udaletxeko erregistroan, Manuel Lekuona kultur etxean, Mirentxun, pabiloian, Gaztelekuan eta Basaundiko bulegoan.