Parte-hartzea "oso apala" izan dela onartu arren, galdeketaren balorazio "positiboa" egin du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 26a, 17:40
Agustin Valdivia alkatea, Mirentxun, bozka ematen.

Lasarte-Oriako Udalak lurrazpiko edukiontziak mantentzeari edo kentzeari buruz egindako herri-kontsultaren emaitzen irakurketa egin du. Onartu du parte-hartzea (1.258 bozka, erroldaren %7,88) "oso apala" izan dela eta horren zergatiak "arretaz" aztertu behar dituela, baina azpimarratu du orain arte egin dituen parte-hartze prozesuetatik horrek mobilizatu duela jende gehien.

Agustin Valdivia alkatearen hitzetan, hiri-hondakinen bilketaren egoerari "erantzun azkarra" eman behar zaio. "Ahalik eta lasterren proposatuko dugu konponbidea, eta oso kontuan izango dugu kontsultaren emaitza: zaborrontzien arazoa konpontzeaz gain, gaur egun egiten dugun gaikako bilketa handitzea bermatuko duen sistema bat ezarri behar dugu".