aza 20 Euskara
Buruntzaldeko udaletako Euskara zerbitzuek garbi daukate haurrak txikitatik euskaraz hezteak bermatzen dituela hizkuntzaren ezagutza eta erabilera, eta aspalditik ari dira bide horretan lanean. Besteak beste, haur jaioberri guztien familiei ematen diete opari sorta, euskararen transmisioan laguntzeko materialarekin.
aza 20 Euskara
IÑAKI EIZMENDI ARSUAGAREN GAKOAK
Hainbat urtez Ttakun Kultur Elkarteko teknikari izan ondoren, Ebete Hizkuntza Zerbitzuak sortu zuen 2007an. Ebetek baliabideak eta proiektuak garatzen ditu, haur eta nerabeen euskararen erabileran, gaitasunean eta motibazioan eragiteko; eta gaur egun erreferentea da eremu horretan. Iñaki Eizmendik berak eragile ezberdinekin egiten du lan: familientzako sentsibilizazio saioak, irakasleentzako ikastaroak, edota kiroleko eta eskola orduz kanpoko jarduerei begirako saioak eta proiektuak, besteak beste. Hainbat gidaren edukiak ere garatu izan ditu, eta zenbait ikerketatan hartu du parte. Oraingoan, hainbat gako ekarri dizkigu, familietako euskararen transmisioan laguntzeko.