Errigora eragileak Lasarte-Orian duen boluntario taldeak jakinarazi du Euskarari puzka udazkeneko kanpainako kutxak eskatzeko epea zabalik dagoela eta azaroaren 12a (osteguna) izango dela eskaerak egiteko azken eguna. Herritar guztiak parte hartzera animatu dituzte.