2026/12/02 15:15 - 16:15

Bertsolaritza

Bertso Astea: ikasleentzat emanaldia

Bertso Astea: ikasleentzat emanaldia
Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria

LH5 eta LH6 mailetako ikasleentzako emanaldia egingo dute. Unai Muñoak gidatuko du emanaldia eta Andoni Rekondo eta Eli Pagola arituko dira bertsotan, ikasleak gai-jartzaile izango dituen saio interaktibo eta dibertigarria. Ikastetxeetan lanketa egingo dute saioaren aurreko egunetan eta gela bakoitzak ariketa bat prestatuko du bertsolariek kantuan egin dezaten.