IMANOL LIZARDI BERTSO ASTEA Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesarekin eta Earra! Bertso Eskolarekin elkarlanean, Imanol Lizardi Bertso Astea antolatu dugu azaroaren azkenerako. Hiru jarduera izango dira - Hilaren 24an, kultur-etxeko auditorioan, Garbitzailearena bertso ikuskizuna Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri-Garaikoetxea ikastetxeetako LH5eko ikasleentzat. - Hilaren 27an, bertso-poteoa egingo da erdigunean Earra! bertso eskolako gazteekin. - Hilaren 28rako Mirentxun, Imanol Lizardiren omenezko bertsolari gazteen bigarren sariketa antolatu dugu. Saioa 18:00etan hasiko da eta doakoa izango da.
Imanol Lizardi II. Bertsolari Gazteen Sariketako finala

Txintxarri Aldizkaria abe 09, 16:54 Kultura

Imanol Lizardiren oroimezko bigarren bertso sariketaren finala jokatu zen azaroaren 28an Mirentxun. Bertan izan zen TXINTXARRI aldizkaria, eta saioa bertatik bertara jarraitu eta grabatzeko aukera izan zuen. Han bildutakoekin, ondoko ikus-entzunezkoa pieza hau sortu du

BERTSO ASTEA
BERTSO ASTEA
Solasa eta jolasa uztartu dituzte

Iñigo Gonzalez Sarobe 2024 aza 27 Euskara