Gai jartzaile bilakatu da garbitzailea

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 24a

Landaberri eta Saoeta ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako  mailako ikasleek arratsalde dibertigarria igaro dute. Manuel Lekuon Kultur Etxeko auditorioan elkartu dira Garbitzailearena emanaldia ikusteko. Ederki gozatu dute, bertsolaritza, antzerkia eta umorea uztartzen dituen ikuskizun dibertigarriarekin

Imanol Lizardi II. Bertso Astea hasi berri da, Garbitzailearena emanaldiarekin. Hiru protagonista igo dira Manuel Lekuona Kultur Etxeko oholtzara, eta eskolatik kanpo, ederki gozarazi dituzte bertaratu diren herriko ikastetxeetako ikasleak. 

Saioari hasiera emateko, Lierni Rekondo eta Andoni Rekondo bertsolari gazteak agertu dira eszenatokira, kantuan egitera, baina gai jartzailerik, ordea, ez. Lan horiek egingo zituen norbaiten beharra zutela adierazi diete ikus-entzuleei, eta halako batean, horretan aritzeko gogoa agertu du norbaitek: Gartxot garbitzaileak. Ederki aritu da zeregin horretan. Tarteka ikusle gaztetxoen laguntza ere izan du, gainera, eta denek elkarrekin kanturako gai dibertigarri bezain jostariak proposatu dizkiete bertsolariei. 

Herriko gaztetxoak bertsolaritzara gerturatzeko saio ganberro eta atsegina izan da.