Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun Kultur Elkarteak ondu dute egitaraua, Earra! bertso eskolako eta Imanol Lizardi lantaldeko kideekin batera. Hasiera bikaina eman zioten antolatzaileek ekimenari, astearte arratsaldeko solasaldiarekin, eta aho zapore goxo hori mantentzeko asmoa dute gaurko bertso-poteoarekin eta biharko I. Imanol Lizardi Sariketarekin. Bi ekimen horietara gonbidatu dituzte herritarrak:
- Gaur, hilak 28, 18:30ean, erdigunean barrena egingo dute bertso-poteoa Earra! eskolako kideek, trikitilarien laguntzarekin.
- Etzi, hilak 28, 18:00etan, Mirentxun jokatuko dute I. Imanol Lizardi Sariketa. 16 eta 18 urte arteko sei bertsolari ariko dira: Maddi Lasa eta Aratz Arzelus gipuzkoarrak, Iraide Onaindia eta Hegoi Amabizka arabarrak, Kelmene Abaitua bizkaitarra eta Kattalin Lizarraga nafarra.