Euskarazko hitz eta errimen arrastoa, argazkitan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 26a

Imanol Lizardi II. Bertso Astearen barruan, ireki dute Jalgi kafe antzokiko argazki erakusketa. Earra! bertso eskolaren ibilbidea eta Lasarte-Oriako bertsogintzaren bizipenak jaso dituzte dozenaka iruditan. "Momentu xelebreak, plazetako urduritasunak, lagunarteko ekintzak, lehen aldiak, azken plazak eta
bidean sortutako oroitzapen goxoak topatuko dituzue", iragarri dute ekimenaren antolatzaileek.

Esposizio hori igandera arte egongo da zabalik eta 10:00etatik 22:00etara ikusi ahalko dute bertaratzen direnek. "Hemen ikusiko duzuena gure eguneroko bertso giroaren zatitxo bat da. Gureak izan diren uneak, zuen begien aurrean berriro bizirik jarri nahi ditugunak. Sartu, begiratu eta entzun irudien isiltasunean gordetzen diren bertso doinuak. Earra! izan da eta Earra! Izango da".

 
Erlazionatuak

Gai jartzaile bilakatu da garbitzailea

Txintxarri Aldizkaria aza 24 Kultura