Aretoko ia eserleku guztiak bete dira bertso saioaz gozatzeko. Lehen lerroan, Euskara zinegotzi Jon Antxordoki, Ttakun KEko lehendakari Mari Karmen Ormazabal eta Imano Lizardiren alargun Ana Eizmendi. Haien aurrean jarritako sei aulkietan eseri dira, gai jartzaileak deitu eta txalo artean sartu ondoren, Kattalin Lizarraga Mendia, Aratz Arzelus Aranburu, Hegoi Amabizka Gamiz, Earra! bertso eskolako Maddi Lasa Ormazabal herritarra, Kelmene Abaitua Isaszelaia eta Iraide Onandia Elexpuru.
Agur bana eginez ekin diete lanei. Aurkeztutako hurrenkeran, binaka jarrita aritu dira: Lizarraga eta Arzelus herriko gazte taldeko bi kideen azalean jarrita, bata, eroso, bestea, ez; Amabizka eta Lasa, aldiz, ikasturte hasieratik buru-belarri nota onak ateratzeko ahaleginean bat, lasaiago, bestea. Azkenik, Abaitua eta Onandia saskibaloi taldekideak izan dira, batek utzi egin nahi du, eta besteak, jarraitu.
Mikroarekin zenbait arazo izan dituzte saioan zehar eta urduritasunak ere nahi baino gehiago eragin die bertsolari gazteetako batzuei. Azken hitzak errepikatzen lagundu diete aretoa bete duten ikus-entzuleek eta txaloekin animoak eman ere.
Zortziko txikian egin dute bigarren ariketa. Gabonetako oparietarako ideiak elkarri ematen dizkioten bi anaia balira bezala.
Kontsumismoarekin |
Horrelakorik ez dut, |
Onandia eta Lizarraga, aldiz, gurasoen tupperrekin otorduak osatzen dituzten bi pisukide izan dira, ezustean batak kozinatzeko asmoa adierazi du; Lasa eta Abaituaren ariketa, berriz, beste behin autobusa galduta amari eskolara eramateko eskatuko dion alaba.
Azken proban puntuagarrian, bakarka egin dute. Puntu bati erantzun behar izan diote lehenengo, eta ondoren hitz bat emanda –txanpona, aterkia, farola, maleta, bufanda eta arkatza– bertso bat osatu, gehienez, bost puntuko neurrian.
Ordubete inguru iraun du proba puntuagarrien atalak, eta bildutako puntuekin, Amabizka eta Abaitua sailkatu dira buruz burukora. 10eko txikian ofiziotan bina bertso egin dituzte unibertsitateko ikaskideek euskararekiko duten harreman oso bestelakoei buruz. Hemen bana:
Amabizka |
Abaitua Argi gelditu zaigu arabarra zara esan duzu ozen ta bertatik bertara analizatu dugu osorik euskara baina kritikatzea utzikozau jada denok saiatzen gara nor bere erara. |
Ganbarako gaia, berriz, honakoa: "Gaur gurasoek eman dizuten berria entzun ondoren, ilusioz gainezka zaude" eta bestelako bideetatik izan bada ere, oporrei buruz egin dute biek.
Agurren aurretik ezagutarazi dute epaileen erabakia. Amabizka izan da txapelduna. Azken bertsoa abestu aurretik oroigarri bat eman die Earra bertso eskolako kide batek. Alboan izan dituzte Antxordoki, Ormazabal eta Eizmendi. Garailearen txanda iristean 400 euroko saria, oroigarria eta zapia jarri diote sorbalda gainean. Txapeldunordeari, berriz, 200 euroko saria eta oroigarria.