Zuhaitzei plakak jarri eta Maratoialdiaren bideoa proiektatuko dute, etzi

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 22a

Euskararen 10. Maratoialdian bizitakoa gogora ekartze aldera, Isa Fernandez de Agirre eta Edu Galardi herritarrek grabatu eta ondutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute etzi, kultur etxean, 19:00etan. Ordubete lehenago, Askatasunaren parkean landatutako bi haritzei plaka bana jartzeko ekitaldia aurrera eramango dute, ahateen urmaelaren alboan. GuruBuruak bertan izango dira, aurkezpena goxatzen.

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun Kultur Elkarteak prestatu dute egitaraua. Jardueren ondoren, luntx bat eskainiko diete bertaratutako guztiei. Herritarrei eskatu diete 943-37 61 84 telefonora deitu edo euskara@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idazteko, joango diren ala ez konfirma dezaten.