Hizkuntza bat gehiago erabili ahal izateko, ezagutu egin behar dugu. Gure kasuan, helburu nagusia lasarteoriatarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskarara lerratzea izango da.
Hizkuntza-ohiturak aldatzeak nork bere aldetik ahalegintzea eskatzen du, eta ahalegin horretan lagundu nahi ditugu lasarteoriatarrak. Horretarako, hizkuntza-asertibitatean entrenatzeko saio kolektiboak antolatu ditugu Mertzero Aretoan eta Bea Egizabal eta Intza Alkain, gure guru linguistiko gogokoenak izango dira gidariak. Umore handiz, konplexuak eta aurreiritziak alde batera uzteko eta herritarrak euskahalduntzeko aholkuak eskainiko dituzte ordubete saioetan.
Prest 10. Euskararen Maratoialdirako?