Euskaraldiko txapak jasotzeko aukera dute herritarrek oraindik

Txintxarri Aldizkaria 2022ko azaroaren 18a

Lasarteoriatarren batek Euskaraldian parte hartuko badu eta ahobizi nahiz belarriprest txapa oraindik jaso ez badu, aukera izango du horretarako, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan.

Hauek izango dira ordutegiak:

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzua

  • Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Ttakun Kultur Elkartea (Geltoki kalea 4, behea)

  • Astelehenetan: 16:00etatik 18:00etara.
  • Asteartetik ostegunera: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Ostiraletan: 09:00etatik 13:00etara.
Erlazionatuak

Euskaraldirako aholkuak, guruzaleen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2022 aza 18 Euskara