Sentitu

EUSKARAREN MARATOIALDIA 2022ko uzt. 11a, 15:24

Euskaraz gehiago hitz egiteko motibazio-kolpea jasoko dugu Maratoian urriaren 22an eta 23an.

Hizkuntza bat ikasteko hiru zutabe nagusiak motibazioa, ezagutza eta erabilera zirela esaten zuen Txepetxek, eta teoria hori oinarri hartuta sortu dugu aurtengo Maratoialdiaren leloa: Sentitu, pentsatu eta ekin!

Motibazioa da hizkuntza bat ikastera bultzatzen gaituena. Sentitu fasea urriaren 22an eta 23an ospatuko den Maratoiari dagokio. Maratoian emozio eta zirrara handiak biziko ditugu euskaraz lasarteoriatarrok. Izango dira momentu hunkigarriak, solemneak, barregarriak eta dibertigarriak. Lasarte-Orian euskaraz bizitzeko nahia duen horrenbeste jende oholtzan eta oholtzaren azpian ikusteak ere emozioak pil-pilean jarriko ditu.

Maratoian euskaraz gehiago hitz egiteko gogoak piztuko zaizkigu eta horretarako motibazio-kolpea sentituko dugu!

Prest X. Euskararen Maratoialdirako?