Motibazio-kolpea jaso eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko prestatu ondoren, martxan jartzeko garaia da! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren 3. edizioa ospatuko da Euskal Herri osoan, eta Lasarte-Orian ere bai.
15 egunetako ariketa sozial honetan, herritarrek ahobizi eta belarriprest rolak jokatuko dituzte, eta entitateek, berriz, ariguneak aktibatuko dituzte, euskaraz eroso aritzeko espazioak. Hala, erresistentziak alde batera utziz, gure konfort-eremutik atera eta kolektiboki hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu.
Prest X. Euskararen Maratoialdirako?