Ekitaldi horren ostean, Euskararen 10. Maratoialdiaren ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, kultur etxean, 19:00etan. Isa Fernandez de Agirre eta Edu Galardi lasarteoriatarrek ondu dute lana, iazko urritik abendura bitartean grabatutako irudiekin.
Ostiral honetan plaka bana jarriko diete Askatasunaren parkeko bi zingira haritzei, Euskararen 10. Maratoialdian iazko urrian landatutakoei. Xuban Urdalleta eta Izaskun Manterola herritarren esaldiak irakurri ahalko dituzte herritarrek oroigarri horietan, plaka lehiaketako bi irabazleenak. Ekitaldia 18:00etan izango da, parke horretan bertan.