Asteazken eta ostegunean banatuko dituzte Euskaraldirako txapak, Okendo plazan

Ostiral honetan hasiko da hirugarren Euskaraldia, hizkuntza ohiturei astindu bat emateko ariketa soziala. Ahobizi nahiz belarriprest rolak har ditzakete herritarrek, eta egitasmoak iraungo dituen hamabost egunetan txapa identifikatibo batzuk eramango dituzte, parte hartzen ari direla jakinarazteko. Txapa horiek asteazken eta ostegun honetan banatuko dituzte, Okendo plazan, 10:00etatik 13:00etara goizetan eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldetan.

Erlazionatuak

Euskaraldia, ekiteko garaia

Euskara

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Euskal Herri osoan Euskaraldia ospatuko da, Lasarte-Orian ere bai. Behin motibazioa landuta eta gure burua prestatu...