Euskaraldia, ekiteko garaia

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 11a, 15:59

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Euskal Herri osoan Euskaraldia ospatuko da, Lasarte-Orian ere bai. Behin motibazioa landuta eta gure burua prestatuta, euskaraz hitz egiteari ekiteko garaia izango da!

Motibazio kolpea jaso eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestatu ondoren, martxan jartzeko garaia da! Hilaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren 3. edizioa ospatuko da Euskal Herri osoan, eta Lasarte-Orian ere bai.

Hamabost egunetako ariketa sozial honetan, herritarrek ahobizi eta belarriprest rolak jokatuko dituzte, eta entitateek, berriz, ariguneak aktibatuko dituzte, euskaraz eroso aritzeko espazioak. Hala, erresistentziak alde batera utziz, gure konfort-eremutik atera eta kolektiboki hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Erlazionatuak

Euskaraldirako aholkuak, guruzaleen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2022 aza 18 Euskara