Norberaren baitako euskara topatzeko azken aukera, gaur arratsaldean Antonio Mercero gunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 10a, 13:16

GuruBagak (Bea Egizabal) eta GuruBigak (Intza Alkain) gaur arratsaldean emango dituzte Euskaraldia behar bezala prestatzeko behar ditugun aholkuei buruzko azken bi saioak. Antonio Mercero gunean izango dira, 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Euskararen tenpluan sartu eta argia ikusi nahi dutenek formulario honetan izena eman dezakete.

Ahobiziok, belarriprestok, arigunetan jardungo duzuen guztiok, euskotxitok: hartu ernasa (euskararen arnasa), eta ekin! Salda badago!

Erlazionatuak

Euskaraldian izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022 aza 10 Euskara