Datorren asteko ostiralean hasiko da hirugarren Euskaraldia, hilak 18. Aurrekoetan bezala, norbanakoek ahobizi edo belarriprest rola har dezakete. Horrez gain, enpresa, elkarte, entitate eta antzekoek ariguneak sor ditzakete, euskaraz lasai hitz egiteko eremuak, hain zuzen. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa horretan izena eman ez dutenek aukera dute oraindik horretarako, Euskaraldiaren webgunean. Zenbaitek atzo egin zuten inskripzioa, Okendo plazako gune ibiltarian.