Argazkiak hilaren 30era arte bidali ahalko dituzue. 31tik azaroaren 6ra izango da bozkatzeko epea: boto gehien jasotzen dituen argazkiak irabaziko ditu bi menuak. Animatu parte hartzera eta zorte on! Gozatu Maratoiaz!
Galdera lehiaketa, azken egunak
Bestalde, gogoratu aukera duzula Euskararen Maratoiari buruzko galdera lehiaketan parte hartzeko. Galdera guztiak asmatuz gero, Casa Humada-Txitxardin jatetxeko beste bi menu irabazteko zozketan sartuko zarete. Hala ez bada, Maratoialdiko kamiseta eder bat eraman dezakezue etxera.