GALDERA LEHIAKETA

Zenbat dakizu Euskararen Maratoiari buruz?

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 14a, 06:06

Adi, irakurle! Lehiaketa bat antolatu dugu Euskararen 10. Maratoialdiaren atarian, motorrak berotzeko. Aurtengo egitasmoari buruzko galderak ez ezik, aurreko aldietakoak ere sartu ditugu: hamar atzamar, hamar galdera eta hamar erantzun! Den-denak ondo erantzuten dituztenen artean zozketa egin eta irabazleak Casa Humada - Txitxardin jatetxeko bi menu eder poltsikoratu ditu! Era berean, aurtengo Maratoiko kamiseta polit bat zozkatuko dugu lehiaketan parte hartzen duten guztien artean. Animatu, eta zorte on!

GALDERA LEHIAKETAN PARTE HARTU NAHI DUT

Parte hartzeko azken eguna hilaren 23a izango da, igandea. Galdera guztiak ez asmatuta ere, lasai, Maratoialdiko kamiseta polit bat eskuratzeko zozketan sartuko baitzara.