Larunbatetik iganderako 40 orduen barruan izango da parrandarako aukera ere, jakina. Maratoiaren antolatzaileek jakinarazi dute gauerako prestatu duten egitarauaren barruan herriko kuadrillek aukera izango dutela mikrofonoa hartu eta haien abesti gogokoenak kantatzeko, betiere euskaraz badira. DJ Ixter eta DJ Fantasiak girotuko dute euskal karaokea, 03:25etik aurrera. Parte hartu nahi dutenek 695 78 53 89 telefono zenbakira idatzi edo Ttakun Kultur Elkartearen bulegotik (Geltoki kalea 4, behera) pasa beharko dute, bihar baino lehen.