Babarrun lehiaketan izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 18a, 09:00

2016ko Maratoiko txapelketara aurkeztutako platerak.

Babarrun txapelketa izango da aurtengo Maratoiko jardueretako bat. Antolatzaileek jakinarazi dute zabalik dagoela izen ematea. Parte hartu nahi duten herritarrek Ttakun Kultur Elkartearen bulegora etorri (Geltoki kalea 4, behea), 943-37 14 48 telefono zenbakira deitu edo maratoialdia@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete. Igande goizean izango da lehiaketa, 08:40etik hasita, Okendo plazan.