Zortzikoteko kideak eta udal ordezkariak han eta hemen dabiltza azken asteotan, hastear den Euskararen 10. Maratoialdiaren berri ematen kanal ugariren bidez. Gaur goizean Miramongo estudioetan izan dira Rebeka Garzes eta Coro Dominguez, Faktoria magazinean. Herrikide duten Maider Segurola aurkezlearen galderei erantzun diete.