Euskararen 10. Maratoialdia izango dute hizpide gaurko 'Hitzokei' saioan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 13a, 11:08

Ezker-eskuin: Leire Otxotorena, Jagoba Mendizabal, Urko Aristi, Enara Ieregi eta Jon Antxordoki. Argazkia: Lasarte-Oriako Udala.

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuko nahiz zortzikoteko zenbait kide Bilbon izan dira, ETB1en estudioetan, Urko Aristik aurkezten duen Hitzokei saioan. Euskara, kultura eta jakintza ditu ardatz programa horrek, eta gaurkoan Euskararen 10. Maratoialdia izango dute hizpide, Sentitu fasea hasteko bederatzi egun falta direla. 15:45ean piztu behar da telebista.

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuaren izenean Jon Antxordoki batzordeburua eta Leire Otxotorena teknikaria izan dira, eta zortzikotetik, Jagoba Mendizabal eta Enara Ieregi. Urko Aristiri kontatu dizkiotenak 15:45etik aurrera ikusi ahalko dituzue, ETB1 katean. Zuzenean ikusterik ez dutenek ETB Nahieran gunean topatuko dute gaurko programa.

Erlazionatuak